2014/02/11

Pont d'Espagne. Urtarrilak 25-26

Egunero ezin eguraldi ona izan eta ez genuen suerte handiegirik izan larunbatean, uholdeak bidean, euria goitik behera, estazioak itxita... Azkenean Pont d'Espagne ireki zain egon ondoren ez eskiatzea eta aterpetxera bazkaltzera itzultzea erabaki genuen.
Arratsalderako atertu zenez,  Argeles Gazost-era buelta bat ematera joatea erabaki genuen gehienok. Geldialdi laburrak egitetik ezagutzen genuen herria hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.
Ohitura onak jarraituz, iluntze aldera elkarrekin zerbait hartzeko tarte bat hartu genuen, giro ona zegoenez aterpeko sarreran egin genuen.
Eguna bukatzeko pin-pon eta futbolin partidoak eta afari eder bat.
Igandean, iragarrita zegoen bezala, eguraldi ederra izan genuen eta eski egun zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen. Lehenengo eski eguna zutenek ikastarotxo bat izan zuten Aitorren eskutik.
Nistosen berriro ikusiko gara!


No se puede tener siempre buen tiempo y el sábado no pudimos esquiar, pero el domingo disfrutamos de un precioso día de esquí.
El próximo en Nistos!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina