2015/12/29

Issarbe eta Val d'Azun

Hemen duzue hurrengo txangoen berri:

Issarbe

Berriz ere Issarbe eski estazioa bisitatuko dugu bertako basoez eta bistez disfrutatzeko. Zer esanik ez, iraupeneko eskiaz edo erraketaz gozatzeko izango dugun aukeraz.

Elurraren egoeraren  arabera azken uneko estazio aldaketa izan daiteke.

Una vez más, visitamos la estacion de Issarbe para disfrutar de sus bosques y vistas. Ni que decir lo que vamos a disfrutar con las raquetas o con el esquí de fondo.

Según el estado de la nieve puede haber cambio de estación de última hora.

                                                        INFORMAZIO GEHIAGO



Pont d'Espagne- Val d'Azun


Elurraren egoeraren arabera, Pont d’Espagne edo Val d’Azun-eko pistetara joango gara bertako paisaiaz eta inguruneaz gozatzera. Pirinioetako Parke Nazionalaren erdi-erdian gaude. Guztira 36 km. daude Pont d’Espagnen eta 100km. Val d’Azunen. Zailtasun ezberdineko pistak daude. Golarretak edo erraketak erabiltzeko ibilbideak ere badaude. ARGELES-GAZOST  herriaren ondoko Arbouix herrixkan izango dugu ostatua. Mantenu erdian egongo gara. Hau da, afaria, lo eta gosaria. Eskariaren arabera ikastaroa egiteko aukera egongo da.
          
Una vez más nos dirigimos al corazón del Parque Nacional de los Pirineos, a las estaciones de Pont d’Espagne o de Val d’Azun para disfrutar de sus paisajes  y  bosques practicando el esqui de fondo o el paseo con  raquetas. 36 km y 100 km. de pistas de diferentes dificultades repartidos en dos estaciones. Nos alojaremos en media pensión en el pueblito de Arbouix. Según demanda habrá cursillo.


                                           INFORMAZIO GEHIAGO

Irteera bertan behera

Gabon epel hauek eskiatzeko baino hondartzan bainatzeko ematen dute. Beillen elurra bada ere, jende nahikorik ez du izena eman txangoan eta bertan behera utzi behar izan dugu.
Ea hotza eta elurra iristen diren.

Estas cálidas navidades invitan mas a la playa que a esquiar.
Dado que no se ha apuntado suficientes personas para sacar la excursión, hemos tenido que suspenderla.
Seguiremos esperando a que llegue el frío y la nieve.

2015/12/02

ASTON – PLATEAU DE BEILLE


IBILBIDEA / RECORRIDO:  PLATEAU DE BEILLE

Eguna :
 2016ko Urtarrilak 2-6
Fecha :
 2-6 de enero 2016
Ordua:
06:00tan
Hora:
06:00
Irteera:
Portuetxe 16 Blanca Vinuesa eraikinean
Salida:
En Portuetxe 16 edificio Blanca Vinuesa
Arduraduna:
Itziar eta Friky
Responsable:
Itziar y Friky
Iraupena:
4egun
Duración:
4 días





Colaboradores - Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia -Kutxabank


AZALPENA / DESCRIPCIÓN:
Haute-Ariègen eskia praktikatzera joango gara. Bertan 5 egunetan iraupen eskia egiteko aukera paregabea izango dugu. 2000m-tan dauden zailtasun desberdinetako pistak aurkituko ditugu, edozein esperientziatako eskiadoreak ondo pasatzeko. Elurrak uzten badigu, Chioulara 60 Km-tako pistak dituela, eta nola ez!, 65Km pista baino gehiago duen Plateau de Beillera joango gara.

Salida de 5 días a  practicar eski de fondo en el Haute-Ariège. Nos encontraremos pistas de diferentes niveles de dificultad a 2000m de altitud que harán disfrutar a eskiadores y eskiadoras con o sin experiencia. Si la nieve lo permite, esquiaremos en Chioula con 60 Km de pistas y como no, en el Plateau de Beille con sus más de 65Km de pistas.

 BAZKIDEEK / SOCIOS: 190,00 € // GAINERAKOEK / NO SOCIOS: 220,00 €
Izena ematerakoan  ordaindu behar da / Se deberá abonar en el momento de apuntarse
Inskripzioen hasiera: azaroak, 30 (astelehena) / Apertura inscripciones: 30 noviembre lunes


2015/11/16

Iraupen eskiko denborada berria




Datorren azaroaren 24an arratsaldeko 19:00 tan 2016eko  eskiko boladaren aurkezpena egingo dugu.
Aurreko boladekin konparatuz aldaketa asko egon ez arren, berriz elkartzeko aprobetxatu nahi dugu.
Aurkezpena baino lehen pasa den boladako argazkiz egindako proiekzio txiki bat jarriko dugu eta ondoren luncha eskainiko dugu.
Elkartean itxaroten zaituztegu denborada berria hasteko gogo handiz.

El próximo 24 de noviembre a las 19:00 haremos la presentación de la temporada de esquí de fondo recreativo 2016.
A pesar de que no hay muchos cambios con respecto a años anteriores, queremos aprovechar el momento para reunirnos de nuevo y prepararnos para el invierno.
Antes de la presentación proyectaremos un resumen con fotografías de la temporada pasada y para terminar ofreceremos un pequeño lunch.
Os esperamos en el Club con ganas de empezar la temporada.

2015/04/26

Parafinatzera!

Denboraldia bukatuta eskiak gordetzeko momentua iritsi da. Gorde aurretik parafinatzea komeni denez, maiatzaren 7an,osteguna, arratsaldeko 5etatik aurrera, klubean parafinatzeari ekingo diogu. Denboraldi honetan irteeretara etorri zareten guztiak gonbidatuta zaudete eta ahal dugun moduan lagunduko dizuegu.
Mesedez, etortzeko asmoa baduzue, abisatu:  iraupeneskia@gmail.com

Ya ha finalizado la temporada y ha llegado el momento de guardar los esquíes. Es conveniente parafinarlos antes de guardarlos y por ello el jueves 7 de mayo, a partir de las 5 de la tarde, nos pondremos a ellos.
Todos y todas las que habéis participado en las excursiones de esta temporada estais invitados, os ofrecemos el material y, si la necesitais, nuestra ayuda.
Si tenéis intención de venir, por favor, avisadnos: iraupeneskia@gmail.com

2015/04/25

Denboraldiko argazkiak

Aurten ez gara oso txintxo ibili argazkiekin baina azkenean hemen dituzue irteeretan ateratakoetako batzuk.
Mila esker argazkiak bidali dituzuenei: Izaskun, Miguel Angel, Amaia, Friky, Maria, Aitor, ...

Este año no hemos andado muy finas con las fotos pero por fin aquí tenéis algunas de las que hemos recibido.
Muchas gracias Izaskun, Miguel Angel, Amaia, Friky, Maria, Aitor...

Beille


Val d'Azun- Pont d'Espagne


Somport


Payolle


  
Val d'Azun- Pont d'Espagne

2015/02/24

Hurrengo irteerak

Aurtengo elur piloaz gozateko hemen duzue hurrengo irteeren informazioa:
Martxoak 1: Abodira irteera. (Bertan behera)
Martxoak 7 eta 8: Pont d'Espagne-Val d'Azun

Aurten elur denboraldia luzatuko dela ikusirik, saiatuko gara beste irteera bat antolatzen martxoak 14 eta 15erako.
Bi aukera dago:
Martxoak 14: Issarbera
Martxoak 14-15: Nistosera.
Izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera irteera bat edo bestea egingo dugu.
 
Irteera hauetakoren batera joateko interesa baduzu, mesedez, lehenbailehen izena eman.

Mila esker


Aquí tenéis la información de las próximas excursiones:
1 de marzo: Salida a Abodi (Suspendida)
7 y 8 de marzo: Salida a Pont d'Espagne-Val d'Azun

Teniendo en cuenta la cantidad de nieve que hay en estos momentos,  hemos pensado en hacer alguna excursión mas. Tenemos dos propuestas:
14 de marzo: Issarbe
14-15 de Marzo: Nistos

Si estas interesad@ en alguna de estas salidas, por favor, inscribete cuanto antes ya que no podemos esperar hasta el último momento para decidir si se suspende o no por falta de gente.

Muchas gracias.


Campan Payolle

Asteburu honetan larunbatean izan genuen gure irteeretako eguraldi txarreko lehen eguna. Bidai osoa euripean egin ondoren, Campan Payollera hurbiltzen ari ginela, elurra mara-mara hasi zen, eskerrak! Tenperatura ona zen eta disfrutatzeko aukera izan genuen nahiz eta momentu txar batzuk pasa, izan ere zenbait momentuetan ez genuen pista ere ikusten.


Lanemezanen atsedena hartuta, igandean, Nistosera abiatu ginen. Eguraldi zoragarria lagun eskiatzeko irrikitan ginen denok baina portuaren hasierara iritsi bezain laster konturatu ginen igotzeko arazoak izango genituela. Gaueko haize bortitzek elurra errepide gainera bota zuten eta bi puntuetan moztuta zegoen. Luzerako lana izango zela esan zigutenez, buelta eta berriro Campan Payollera joan ginen. Igandea izanik aparkaleku aldea jendez lepo bazegoen ere, pistetan lasai ibiltzeko  aukera izan genuen.
Aurrerago jasotako argazki guztiak jarriko ditugu.
Mila esker.

2015/02/03

Hemen dugu elurra. Denok Nistosera

Kezkatuta geunden ea aurtengo denboraldian nahiko elur egongo ote zen eta hemen dugu elurtea.
Lehengo igandean genuen Issarberako irteera eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan genuen, izan ere Issarbeko estazioa itxita egoteaz gain, igandean arazo handiak izan ziren errepideetan.
Hurrengo astebururako genuen irteera ere bertan behera utzi dugu jende faltarengatik, argi dago proba sozialak ez duela tiroi handirik gure artean.

Igandeko elurtearen ondoren hauek dira momentu honetan "gure estazioen" egoera:

Nistos: 150 cm -  220 cm itxita dago.
Val d'Azun: igandean 100cm bota zituen. Itxita dago.
Somport: 160 cm. Itxita dago.
Issarbe: 160 cm. Itxita dago.
 Pont d'Espagne:Web batzuetan irekita dagoela diote bestetan itxita dagoela.
Abodi: Itxita.

Espero dezagun astebururako errepideak garbitu eta pistak prestatzea.

Gogoratu hurrengo irtera otsailaren 21 eta 22  Nistosera izango dela,  izen ematea irekita dago eta elurra gure zain.


2015/01/20

Plateau de Beille 2015. Argazkiak

Urtarrilaren lehen egunetan Plateau de Beillera joan ginen. Eguraldi ederra eta giro bikaina izan genuen.


Argazkiak: Amaia Lizeaga, Itziar Olaskoaga

Hurrengo irteerak. Issarbe eta Somport

Denboraldian bete betean sartu gara eta, laburra denez, jarduerak jarraian datoz.
Hurrengo astetarako bi irteera proposatzen dizuegu:
  • Lehenengoa, otsailaren 1ean,  egun pasa izango da, elurra egonez gero Issarbe estaziora joango gara, ez badago, urrutiagora joan beharko dugu. INFORMAZIO GEHIAGO.


Izen emateak urtarrilak 19tik aurrera Klubean.
Bazkidea izan ala ez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Hemos entrado de lleno en la temporada, y siendo ésta corta, se nos acumulan las actividades.
Os proponemos dos salidas para las próximas semanas:

  • La primera salida será de día a la estación de Issarbe, siempre que haya nieve, si no, tendremos que ir a alguna más lejana.  MAS INFORMACION.

Inscripciones a partir del 19 de enero en el Club.
Te invitamos a participar.


2015/01/11

Urtarrilak 24-25 Enero PONT D´ESPAGNE – VAL D´AZUN


Eguna :    2015 ko Urtarrilak  24 eta 25                            Fecha :    24-25 de enero 2015
Ordua:    Goizeko 7:00 etan                                   Hora:    7:00 de la mañana
Irteera:    Zuzenbide Fakultatetik                        Salida:    Facultad de Derecho
Arduradunak:    Afrika Jimenez -Aitor Larrañaga    Responsables:    Afrika Jimenez -Aitor Larrañaga

Colaboradores - Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia –Kutxabank


GOMENDIOAK/ RECOMENDACIONES:

Aterpetxean lo egiteko sakua edo maindirea eramatea gomendatzen da.

Se recomienda llevar saco o sabana para dormir en el albergue.
AZALPENA / DESCRIPCION :
Beste behin, elurraren egoeraren arabera, Pont d’Espagne edo Val d’Azun-eko pistetara joango gara bertako paisaiaz eta inguruneaz gozatzera. Pirinioetako Parke Nazionalaren erdi-erdian gaude. Guztira 36 km. daude Pont d’Espagnen  eta 100km. Val d’Azunen. Zailtasun ezberdineko pistak daude. Golarretak edo erraketak erabiltzeko ibilbideak ere badaude. ARGELES-GAZOST  herriaren ondoko Arbouix herrixkan izango dugu ostatua. Mantenu erdian egongo gara. Hau da, afaria, lo eta gosaria. Eskariaren arabera ikastaroa egiteko aukera egongo da. Argibideak idazkaritzan.

Una vez más nos dirigimos al corazón del Parque Nacional de los Pirineos: a la estación de Pont d’Espagne o Val d’Azun para disfrutar de sus paisajes  y  bosques practicando el esqui de fondo o el paseo con  raquetas. 36 km y 100 km. de pistas de diferentes dificultades repartidos en dos estaciones. Nos alojaremos en media pensión en el pueblito de Arbouix. Según demanda habrá cursillo. Más información en secretaría.

Calle Prim nº 35 bajo, 20006 San Sebastián        Tel.: 943 27 18 66



BAZKIDEEK  / SOCIOS:  82 € //  GAINERAKOEK  / NO SOCIOS: 94 €
Izena ematerakoan  ordaindu behar da / Se deberá abonar en el momento de apuntarse
Inskripzioen hasiera urtarrilak 5 (astelehena) / Apertura inscripciones: 5 enero (lunes)