2015/02/03

Hemen dugu elurra. Denok Nistosera

Kezkatuta geunden ea aurtengo denboraldian nahiko elur egongo ote zen eta hemen dugu elurtea.
Lehengo igandean genuen Issarberako irteera eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan genuen, izan ere Issarbeko estazioa itxita egoteaz gain, igandean arazo handiak izan ziren errepideetan.
Hurrengo astebururako genuen irteera ere bertan behera utzi dugu jende faltarengatik, argi dago proba sozialak ez duela tiroi handirik gure artean.

Igandeko elurtearen ondoren hauek dira momentu honetan "gure estazioen" egoera:

Nistos: 150 cm -  220 cm itxita dago.
Val d'Azun: igandean 100cm bota zituen. Itxita dago.
Somport: 160 cm. Itxita dago.
Issarbe: 160 cm. Itxita dago.
 Pont d'Espagne:Web batzuetan irekita dagoela diote bestetan itxita dagoela.
Abodi: Itxita.

Espero dezagun astebururako errepideak garbitu eta pistak prestatzea.

Gogoratu hurrengo irtera otsailaren 21 eta 22  Nistosera izango dela,  izen ematea irekita dago eta elurra gure zain.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina